Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa
HH

Gurasoek seme-alabak hezteko bidean dituzten interes eta zalantzak elkarbanatzea, familiaren eta Ikastolaren artean hezkuntza ulertzeko modua partekatzea eta familien foroa sortzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

DBH

Gizarteko eskoletan Erdi Aroa lantzearekin bat, Iruñeko eta Nafarroako Erresumak izan ditugu aztergai DBH 2ko ikasleekin. Gaia borobiltzeko, Amaiurko museoa, gaztelua eta errota bisitatu ditugu.

Orokorra

Ekimenak euskara, euskal kultura eta nazio-ikuspegia lantzea izan du helburu. Pozik gaude lehiaketak izan duen harrerarekin, izan ere, haur, gazte eta heldu ugarik hartu du parte, eta kalitate handiko lanak sortu dituzte.

DBH

Zortzigarren urtez jarraian, DBHko ikasleek bertako produktuz osatutako saskiak eta gazta zatiak saldu dituzte. Aranzadik hasitako ekimenak eragin positiboa izan du herrian: gaur egun Bergarako Elikadura Mahaiak sustatzen du proiektua.

Agenda

HH 0-6 | Guraso-eskola
Areto Nagusia

0-6 urte bitarteko haurren garapena izango da hizpide nagusia, eta saio teoriko-praktikoa izango da, denon artean zoru komun bat jartzeko. Umearen garapenaren mugarriak adinka lantzeaz gain, azpimarra jarriko zaio haurrek helduongandik behar dutenari.

Dinamizatzaileak Harremanak taldeko Olatz Izagirre Sarasti eta Maddi Soroa Hernandez adituak izango dira.

LH 4-5 | Prestakuntza gurasoentzat: heziketa emozionala eta teknologia
Areto nagusia

18:00 - 19:30
Bergarako Prebentzio Mahaiarekin elkarlanean, aurten ere bizitzarako trebetasunak lantzeko prestakuntza-plana gauzatzen ari gara Ikastolan. 360 graduko ikuspegia du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


LH 4 eta 5eko ikasleek heziketa emozionalaren eta teknologiaren inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.

LH 6 | Prestakuntza gurasoentzat: aldaketarako prestatzen
Areto nagusia

18:00 - 19:30
Bergarako Prebentzio Mahaiarekin elkarlanean, aurten ere bizitzarako trebetasunak lantzeko prestakuntza-plana gauzatzen ari gara Ikastolan. 360 graduko ikuspegia du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


LH 6ko ikasleek, Sasoia elkarteko profesionalen laguntzaz, adostasun soziala eta talde-presioa landu dute, beti ere kontsumoen hasierarekin lotuta. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.

Batzar Orokorra
Areto nagusia

18:00
Artezkaritza Kontseiluak urteko Batzar Orokorrera deitu ditu kooperatibako bazkide diren guraso eta profesional guztiak. Pasa den urteko pedagogia- eta ekonomia-memoria aurkezteaz bat,


urte berrirako egitasmoa eta aurrekontua onartuko dira. Ikastolaren erabaki-organo gorena da, informazioa eta erabakia herritarron esku egon daitezen.