Lege oharra

ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, web-orri hau erabili baino lehen, irakurri arretaz erabilera-baldintzak. Web-orri hau erabiliz gero, inplizituki baldintza horiek onartzen ari zara. Bat egiten ez baduzu edo zalantzarik baduzu, web-orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. NOR GARA?

T. ARANZADI KOOPERATIBA ELKARTEAK ondorengo helbidea du: Herrilagunak 1, 20570 Bergara. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako, hurrengo telefono zenbakian jar zaitezke harremanetan: 943 76 90 71. Honako posta elektronikora ere bidera zaitezke: bergara@ikastola.eus

www.aranzadiikastola.eus domeinua T. ARANZADI KOOPERATIBA ELKARTEARENA da.

2. ZER DA ARANZADI IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?

Orain www.aranzadiikastola.eus tokian zaude. Espazio elkarreragilea da, eta Aranzadi Ikastolak sortu du eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko.

Web-toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.

3. FITXA TEKNIKOA

Web-orri honetaz gozatzeko, erabiltzaileak web-nabigatzailea izan beharko du. Halaber, JavaScript gaituta egon behar da.

Aranzadi Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK

Web orri hau Aranzadi Ikastolarena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Aranzadi Ikastolarenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra da helburuekin bat web-orria erabiltzea. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza horietan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Aranzadi Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Aranzadi Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira.

5.- WEB ORRIA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, web-orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar. Hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure zerbitzuak saltzen. Ildo horri jarraiki, web-orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da.

6.- IRAUPENA

Erabilera-baldintzei eutsiko zaie website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean. Aranzadi Ikastolak eskubidea izango du edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko. Aldaketa horiek web-orrian bertan agertu beharko dira.

7.- BERMEAK BAZTERTZEA

Aranzadi Ikastolak ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko, eta berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza eskaintzen dituen informazioetan eta zerbitzuetan. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, Aranzadi Ikastolak ez ditu bermatzen web-orriko edukiak, ezta web-orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web-orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Hala ere, etengabe lanean dihardugu horrelakorik gerta ez dadin.

Aranzadi Ikastolak ez du erantzukizunik web-orri honen edukien erabilerari dagokionez.

8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz eta Internetek dituen berezitasunengatik, Aranzadi Ikastola ez da izango web-orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna. Are gehiago, Aranzadi Ikastolak edo berak baimendutako edozein ordezkarik ez du erantzukizunik izango kaleteei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean EHI EKEren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9.- ESKUMENA

Aranzadi Ikastolak ez du kontrolik web-orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web-orriko erabiltzaileek eta Aranzadi Ikastolak Bergarako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web-orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10.- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11. artikuluarekin bat, ARANZADI IKASTOLAk honako informazioa ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.

  • Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
    • ​Arduradunaren nortasuna: ARANZADI IKASTOLA
    • IFZ: F20080974
    • Posta helbidea: Herrilagunak, 1, 20570 Bergara, Gipuzkoa
    • Telefonoa: 943 76 90 71
    • Helbide elektronikoa: bergara@ikastola.eus

 

  • Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:

  • Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko.
  • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
  • Produktu eta zerbitzuen berri emateko.
  • Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzeko.
  • Zenbat denboran gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran gordeko ditugu, eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

  • Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?​

Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago. Beharrezkoa
da zure datu pertsonalak ematea kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean.

  • Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

  • Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu konfirmatzeko ARANZADI IKASTOLA zure datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko ere. Horretaz gain, datu horiek ezabatzeko eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.

Gainera, egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatu ahal izango duzu. Kasu horietan, ARANZADI IKASTOLAk erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu. Era berean, egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela-eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.

Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.

Aipaturiko edozein eskubide erabiltzeko, idatzi bat bidal dezakezu ARANZADI IKASTOLAri zuzenduta aurrez aipaturiko posta helbidera, edo mezu elektroniko bat bergara@ikastola.eus helbidera. Edozein kasutan, zure NANren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako, idatzi bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 – Madril (bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu: www.agpd.es).

Cookiak erabiltzeari dagokionez, ARANZADI IKASTOLAk honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web-tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, informazioa ematen dute bisitaren data eta orduari buruz, web-tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, ARANZADI IKASTOLAk eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakurri. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakurri. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

Erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da gure kezka nagusia. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

Erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo ARANZADI IKASTOLAk erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari gomendatzen diogu bere pasahitza inori ez ematea.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, saioa eta nabigatzailea ixtea www.aranzadiikastola.eus web-orritik irten baino lehen. Horrekin ziurtatzen da datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea, batez ere ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu, beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada.

11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web-orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web-orri hau erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

© Aranzadi Ikastola | Eskubide guztiak gordeak.