'Telelana', kontzeptu berria

Konturatu orduko pasa gara haurrez inguraturik bizitzetik etxean bakarrik egotera. Orain, pantailara salto egitera goaz! 😎🎬🎥🖥😎
 
Haur Hezkuntzakoak ere fin-fin ari gara etxetik lanean. Faltan botatzen zaituztegu, baina zeungandik gertu egoteko bide berriak esperimentatzen ari gara.
 
Komeriak izan ditugu: Hangouts, Meet, Jitsi... Zer-nolako zoramena denok elkarrekin konektatzeko! Baten kamerak ez duela funtzionatzen, besteak ez duela asmatzeko mikrofonoa nola piztu... Ai ama!
 
Guk ere egunetik egunera gauza berriak ikasten dihardugu, eta mundu digital honetan pausotxoak ematen.
 

Youtuberrak bihurtuko ote gara? Batek daki...