Iss argazkiak

LH 6. mailako ikasleek astronauta gisa imajinatu dituzte beraien buruak, eta erakutsi dute asmo handiak izango lituzketela.
Ion Andueza (KB Photoestudio)
Ion Andueza argazkilariak irudi bidez jaso du goiz historiko honetan bizi izan duguna.
Ehunka lagun bildu gara Ikastolako patioan pailazoak espaziora bidaltzeko. Bigarren misioak ez du huts egin, eta Aragoien berreskuratu ditugu gure pailazoak.
Unibertso bizi eta alaiaren jaia ospatu dugu Haur Hezkuntzan: astronautak, izarrak, eguzkia, ilargia, eguzki sistema eta teknikariak bildu gara Katxiporreta misioa datorrela ospatzeko.
Uneoro diz-diz egingo duen espazio-ontzia eskegi dugu Ikastolako fatxadan. Ikasleok mezuz josiko ditugu CDak, gure jakin-min eta desio guztiak espaziora hel daitezen!
Ikastolako patioa jendez lepo, Pirritx, Porrotx eta Marimotots estratosferara bidaltzen ahalegindu gara. Azken uneko arazo bat medio, ezin izan dugu misioa bete. Baina, lasai! Laster egingo dugu bigarren saialdia!
Porrotxek aitortu digu erantzukizun handia dela Pirritx eta Marimototsekin batera estratosferaraino joatea, baina esan digu poz-pozik daudela espazioa koloreztatzeko aukera izango dutelako.
Nazioarteko Espazio Estazioaren eta astronautek erabiltzen dituzten kontrol-mahaien maketak egin ditugu DBH 1. mailako ikasleok.
Planetak margotu, askotariko eskulanak gauzatu eta astronauten inguruko bideoak ikusi ditugu hiru urteko haurrok. Espazioa arakatzen ari gara!
Ikastolako 20 ikaslek izango dute gure astronauta elkarrizketatzeko ohorea.
Haur Hezkuntzako ikasleok Unibertso Jaia ospatuko dugu apirilaren 5ean, eta bi urteko haurrak burubelarri ari gara apaingarriak prestatzen!
LH 2. mailako ikasleok Unibertsoa lantzen aritu gara azken asteotan. Gainera, eskulan ugari egin dugu Ikastola apaintzeko.

Orriak