Sevillako lagunek lortu dute!

Torre de la Reina herri andaluziarreko ikasleek martxoaren 5ean lortu zuten ISSko astronauta batekin hitz egitea.
Espainiako Irratizaleen Elkartea

Torre de la Reina Andaluziako herri txiki bat da, eta bertako Nuestra Señora del Carmen ikastetxeak, guk moduan, ARISS proiektuan parte hartu du. Ikasturte osoan egindako lanaren fruituak jaso dituzte: lortu dute ISSko astronauta batekin hitz egitea. Zorionak, lagunak!