Matrikulazioa

Bertan daukagu 2020 - 2021 ikasturterako matrikulazio-garaia, eta Aranzadi Ikastolak horri buruzko informazioa ahalik eta modu praktikoenean helarazi nahi dizue.

Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango da matrikulazio-aldia. Egun horietan, pasa zaitezte Ikastolako idazkaritzatik inprimakiak betetzera.

Honako dokumentazioa ekarri beharko duzue:

  • Familia-liburuaren fotokopia.
  • Udal-erroldaren egiaztagiria.
  • Lege-tutore baten nortasun agiriaren fotokopia.
  • Haurraren argazkia.

Idazkaritza | 943 76 90 71

Matrikulazio-kanpainako ordutegia: 8:30 - 19:00

Ate irekiak: urtarrilak 26

Urtarrilaren 26an, igandea, Ikastolako ateak parez pare irekiko ditugu gure familia txiki-handia ezagutu nahi duen ororentzat. Zatozte goiz-pasa ederra egin eta Aranzadi ezagutzera!

Bisita gidatuak ikasturte osoan zehar

Urte osoan zehar egiten ditugu bisita gidatu eta elkarrizketa pertsonalizatuak. Gure pedagogia-proiektua eta instalazioak lehen pertsonan ezagutzeko aukera eskaintzen dugu, eta atsegin handiz erantzuten ditugu zuen galdera eta zalantzak.

Bisita gidatua hitzartu nahi izanez gero, deitu 943 76 90 71 telefono zenbakira.

Erreferentziazko pertsona: Garbiñe Martinez Mujika (Ikastolako pedagogia-zuzendaria).