Konexioa Nazioarteko Espazio Estazioarekin

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak estratosferara bidaliko ditugu helioz betetako globo handi batean! Mundua ezagutu eta gure kolorea emango diote espazioari!

Nazioarteko Espazio Estazioaren eta astronautek erabiltzen dituzten kontrol-mahaien maketak egin ditugu DBH 1. mailako ikasleok.

Porrotxek aitortu digu erantzukizun handia dela Pirritx eta Marimototsekin batera estratosferaraino joatea, baina esan digu poz-pozik daudela espazioa koloreztatzeko aukera izango dutelako.

Planetak margotu, askotariko eskulanak gauzatu eta astronauten inguruko bideoak ikusi ditugu hiru urteko haurrok. Espazioa arakatzen ari gara!

Ekimen estratosferiko batean hartuko dugu parte Aranzadi Ikastolako ikasleok udaberri amaieran. Goina Telebistak xehetasun guztiak batu ditu erreportaje honetan.

2.000 CD inguru lotuko ditugu sare baten bidez, eta ikastolako fatxada nagusian eskegiko dugu espazio-ontzia.

Espedizio guztiek izan ohi dute bereizgarri bat; gure kasuan, logotipo bat sortu dugu, gure espedizioa ordezkatzen duen irudia.

LH 2. mailako ikasleak Iruñeko planetarioan izan gara astronomiaz ikasten. Egun-pasa ederra egin dugu!

Torre de la Reina herri andaluziarreko ikasleek martxoaren 5ean lortu zuten ISSko astronauta batekin hitz egitea.

Amerikarren hamaika misio behar izan zituzten Ilargira heltzeko. Guk bi beharko ditugu: martxan da 'Katxiporreta II'!

Ikastolako 20 ikaslek izango dute gure astronauta elkarrizketatzeko ohorea.

DBH eta Batxilergoko hainbat ikasle irrati-komunikazioaren oinarriak ulertu eta antenak egin eta erabiltzen ikasten ari gara.

Aurreikusten dugu gure kontaktua maiatza-ekaina aldera izango dela. Ekaina baino lehen bada, sei astronauta hauetako batekin hitz egingo dugu.

LH 2. mailako ikasleok Unibertsoa lantzen aritu gara azken asteotan. Gainera, eskulan ugari egin dugu Ikastola apaintzeko.

Haur Hezkuntzako ikasleok Unibertso Jaia ospatuko dugu apirilaren 5ean, eta bi urteko haurrak burubelarri ari gara apaingarriak prestatzen!

Zer da ISS?

Nazioarteko Espazio Estazioa da ISS (International Space Station), Lurraren orbitan eraikitako ikerketa zentroa, Lurretik 400 kilometro inguruko altuerara. Ingeniaritzaren lorpen esanguratsuenetako bat da, eta espazioko bost agentziek hartzen dute parte proiektuan: NASA (Amerikako Estatu Batuak), Rosaviakosmos (Errusia), CSA (Kanada), JAXA (Japonia), ESA (Europa). Sei astronautek osatu ohi dute tripulazioa.

NASA

Zer da ARISS?

Nazioarteko Espazio Estazioko Irrati Amateurra da ARISS (Amateur Radio in the International Space Station), eta mundu osoko ikasleek eta irrati-amateurrek Nazioarteko Espazio Estazioko tripulazioarekin zuzenean hitz egitea ahalbidetzen du. Zirraragarria izan ohi da zuzeneko konexioaren unea, ikasleek gure planetatik 400 kilometro ingurura dagoen astronauta batekin hitz egiteko aukera izaten baitute. Emozioz betetako ekimen honen helburua da ikasleak zientzien mundura erakarri eta ikasketa horietan sakontzea.

Ariss