Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Errigorak 256.500 euro lortu ditu euskararen alde

Euskal Herri osoko euskaltzaleen eskaerei esker, iaz baino 18.000 euro gehiago bideratuko da Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintza indartzera. Guztira 16.400 saski banatuko dira.

Errigora (2025)

Errigora ez da saski-salmenta soil bat. Errigora herri-proiektu bat, uneotan erabat ezinbestekoa Nafarroako Ager eremuarentzat. Euskalgintzako eragileek eta tokiko ekoizleek egindako elkarlanari esker, sustengu ekonomikoa lortzeaz gain, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskaldunak ahalduntzeko baldintzak sortu ditu.

Izan ere, zonalde horretan lanean ari diren euskalgintzako eragileak (Ikastolak, AEK, Sortzen eta Agerraldia) ezinbestekoak dira euskararentzat. Euskarak zonaldean arnasa har dezan, bertatik eta bertarako egiten dute lan. Zuhaitz bat balira bezala hizkuntza sustraitzeko lanetan ari dira, baina baita bertako euskaldunek arnasa har dezaten aire kutsatua garbi bilakatzen ere. 

Lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskaltzaleak gara, eta Bergarako herritarrok erantzun ederra eman dugu aurten ere! Aranzadi Ikastola, Jardun Euskara Elkartea eta Elikaenearen lankidetzari esker, saski mordoa ekarriko dugu Bergarara, eta etxe bakoitzak ordaindutakoaren %25 zuzenean bideratuko du Nafarroa euskalduntzera.

Aranzadiren kasuan, LHko 3. eta 6. mailako gurasoek jardungo dute auzolanean, saskiak jaso eta banatzen.

Zorionak bihotz-bihotzez herrilan honen parte izan garen guztioi: ekoizleak, euskalgintzako eragileak, herriz herri lanean aritu garen boluntarioak eta saskia eskatu dugun herritarrak. Bejondeigula!

Orokorra

Bidelagun ekimenari esker ezagutu dute elkar. Korrikak Euskal Herria batzen duen moduan, Bidelagun egitasmoak Ikastolako gurasoak biltzen ditu euskararen bueltan.

BATXI

Maulen pasa dugu asteburua bertako herri antzerkia eta euskara ezagutzeko asmoz.

Orokorra

Seaskako ordezkariek jakinarazi dute ostegun honetan bilduko direla Bordelen errektoretzako arduradunekin, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko aldarria helarazteko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.