Skip to main content
Orokorra

250 lagun inguru elkartu gara Ikastolan urriaren 12arekin batera, egutegi propio baten aldeko aldarria berresteko. Euskal Herria eta euskara lehen lerrora ekartzeaz gain, kolonialismoa eta arrazakeria salatu nahi izan ditugu.

Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Agenda

Manuri omenaldia
Itxumendin

11:30
Manuren omenez Itxumendin jarritako totema inauguratuko dugu. Ekar Ezazu Manurekin bizitako une berezi baten argazkia inprimatuta.

Oharra:
Autoz etorriz gero, Gorlako kantinako aparkalekuan uztera gonbidatzen zaituztegu.

Nafarroa Oinez
Zizur

Iruñerrian ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez jaia, Bidean bat gara lelopean. Vianako Erentzun eta Zizur Txikiko San Fermin ikastolek antolatu dute elkarlanean.

Hamabost ikastolak osatzen dute Nafarroako Ikastolen sarea, eta helburu dute Nafarroa Garaia euskalduntzeko pausoak ematea. Info+ nafarroaoinez.eus

Kilometroetako lekukoaren iritsiera
Munibe plaza

11:15
Lazkaon jaso genuen 2027ko Gipuzkoako Ikastolen jaia antolatzeko lekukoa, eta urriaren 21ean iritsiko da Bergarara. Ongi etorria emateko, ekitaldi xume baina ederra egingo dugu.


Ikastolako ikasleak, familiak eta herritar oro dago gonbidatuta. Munibe plazan elkartuko gara, eta lekukoa Ikastolara bidean jarriko dugu musikaren laguntzaz. 

Bergarako II. Orientazio Proba
Bergara

Aranzadi Ikastolak herri-kultura, taldekidetasuna, kirola eta euskara bultzatzeko antolatutako herri-ekimena, Pol-Pol Mendi Elkartearen laguntzaz.

10:00
Helduak

10:30
Gaztetxoak

11:00
Haurrak