Pasar al contenido principal
DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

Orokorra

Seaskako ikasleen erabakiaren eta Nafarroako ikastolen aurkako erasoaren aurrean, babesa eta atxikimendua adierazi nahi diegu euskararen alde eta euskarazko hezkuntzaren defentsan ari diren ikasle, familia eta hezkuntza komunitate guztiei.

Agenda

Bergarako II. Orientazio Proba antolatzeko bilera
Aranzadi Ikastolako 2. pisuko espazio irekian

18:00
Bergarako II. Orientazio Proba prestatzeko garaia iritsi da, eta antolakuntza lanetan parte hartu nahi duten guraso, irakasle zein ikasle guztiak bilerara gonbidatu nahi ditugu.


Urriaren 17an izango da 2026ko edizioa; hori dela eta, denon laguntza eta parte-hartzea ezinbestekoak izango dira. Zatozte kirolaren bueltan euskara sustatzera!

Kilometroak '27 topaketa irekia
Ikastolako sarrera nagusia

10:00 - 12:00
Bergaran ospatuko dugu Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak jai handia 2027ko urriaren 3an. Dagoeneko hasiak gara antolaketa-lanean, eta komunitatearekin lehen topaketa egiteko ordua heldu da.


Aranzadi-komunitatearen bueltako pertsona oro dago gonbidatua: egungo kideak, iraganekoak eta etorkizunekoak. Ariketa ederra izango da: zein lelo jarriko diogu ospakizunari? Zatoz!

Ibilaldia
Bilbo

10:00
2026ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia, Bilbon ospatuko da maiatzaren 31n, Hiri Kiribili bil! lelopean.


Aurtengoa 48. edizioa izango da, eta Kirikiño Ikastola izango da antolatzailea. Info + ibilaldia.eus

 

Araba Euskaraz
Amurrio

9:00
Euskararen erabilpena Araba osoan bultzatzea du helburu jai honek, baita ikastolen proiektuak hobetzen lagunduko duen dirua lortzea ere.


Aurten Amurrioko Arasketa Ikastolak antolatuko du. Info+. arabaeuskaraz.eus Goazen euskaltzale denok Amurriora!