Konexioa Nazioarteko Espazio Estazioarekin

Espedizio guztiek izaten dituzte gidariak. Gureak batxilergoko Maider Jorge eta Oier Elortza ikasleak izango dira; beraiek egingo dute konexioa Aranzadi Ikastolaren eta ISSko astronautaren artean.

Mallorkako San Jose Obrero eta Luis Vives ikastetxeetako ikasleek apirilaren 29an lortu zuten Tyler Nick Hague astronautarekin hitz egitea.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak estratosferara bidaliko ditugu helioz betetako globo handi batean! Mundua ezagutu eta gure kolorea emango diote espazioari!

Nazioarteko Espazio Estazioaren eta astronautek erabiltzen dituzten kontrol-mahaien maketak egin ditugu DBH 1. mailako ikasleok.

Porrotxek aitortu digu erantzukizun handia dela Pirritx eta Marimototsekin batera estratosferaraino joatea, baina esan digu poz-pozik daudela espazioa koloreztatzeko aukera izango dutelako.

Planetak margotu, askotariko eskulanak gauzatu eta astronauten inguruko bideoak ikusi ditugu hiru urteko haurrok. Espazioa arakatzen ari gara!

Ekimen estratosferiko batean hartuko dugu parte Aranzadi Ikastolako ikasleok udaberri amaieran. Goina Telebistak xehetasun guztiak batu ditu erreportaje honetan.

Espedizio guztiek izan ohi dute bereizgarri bat; gure kasuan, logotipo bat sortu dugu, gure espedizioa ordezkatzen duen irudia.

LH 2. mailako ikasleak Iruñeko planetarioan izan gara astronomiaz ikasten. Egun-pasa ederra egin dugu!

Torre de la Reina herri andaluziarreko ikasleek martxoaren 5ean lortu zuten ISSko astronauta batekin hitz egitea.

Estratisferaraino iritsi dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, eta hiru orduko bidaiaren ostean, Sabada eta Ejea artean hartu dute lur, Aragoin.

2.000 CD berrerabiliz egindako espazio-ontzi erraldoia txintxilikatu dugu Aranzadi Ikastolako fatxadan. Aireratuko ote da noizbait? CD guztien atzeko aldean ISSko astronautei helarazteko mezuak idatzi ditugu Ikastolako ikasle guztiok.

Ikastolako 20 ikaslek izango dute gure astronauta elkarrizketatzeko ohorea.

Unibertso bizi eta alaiaren jaia ospatu dugu Haur Hezkuntzan: astronautak, izarrak, eguzkia, ilargia, eguzki sistema eta teknikariak bildu gara Katxiporreta misioa datorrela ospatzeko.

DBH eta Batxilergoko hainbat ikasle irrati-komunikazioaren oinarriak ulertu eta antenak egin eta erabiltzen ikasten ari gara.

Aurreikusten dugu gure kontaktua maiatza-ekaina aldera izango dela. Ekaina baino lehen bada, sei astronauta hauetako batekin hitz egingo dugu.

LH 2. mailako ikasleok Unibertsoa lantzen aritu gara azken asteotan. Gainera, eskulan ugari egin dugu Ikastola apaintzeko.

Zer da ISS?

Nazioarteko Espazio Estazioa da ISS (International Space Station), Lurraren orbitan eraikitako ikerketa zentroa, Lurretik 400 kilometro inguruko altuerara. Ingeniaritzaren lorpen esanguratsuenetako bat da, eta espazioko bost agentziek hartzen dute parte proiektuan: NASA (Amerikako Estatu Batuak), Rosaviakosmos (Errusia), CSA (Kanada), JAXA (Japonia), ESA (Europa). Sei astronautek osatu ohi dute tripulazioa.

NASA

Zer da ARISS?

Nazioarteko Espazio Estazioko Irrati Amateurra da ARISS (Amateur Radio in the International Space Station), eta mundu osoko ikasleek eta irrati-amateurrek Nazioarteko Espazio Estazioko tripulazioarekin zuzenean hitz egitea ahalbidetzen du. Zirraragarria izan ohi da zuzeneko konexioaren unea, ikasleek gure planetatik 400 kilometro ingurura dagoen astronauta batekin hitz egiteko aukera izaten baitute. Emozioz betetako ekimen honen helburua da ikasleak zientzien mundura erakarri eta ikasketa horietan sakontzea.

Ariss