Eskola kirola

KLIK >> Abenduak 8 - MENDIA (DBH)

KLIK >> Abenduak 15 - MENDIA (LH)

KLIK >> 2019 - 2020 EGUTEGIA

 

    

KLIK >> JOLASHEZI 6-8 PROGRAMA

 

----

Eskola Kirola da gaztetxoek eskola aldian (baina eskola orduetatik kanpo) egiten duten kirol-jarduera antolatua. Herri mailan antolatzen da, eta Bergarako Udalak esku-hartze zuzena du.

Aranzadi Ikastolak, Eskola Kirolaren eta bestelako kirol-jardueren bidez, kirol-ohitura sortzen du ikasleen artean: kirol-eskaintza sustatu, erraztu eta antolatzen du, eta ikasleei kirol-jardueran dauden askotariko aukerak eskaintzen dizkie beraien hezkuntza-garapena osatzeko. Uneotan, Aranzadiko Lehen Hezkuntzako ikasleen %97,53ak egiten du kirol-jardueraren bat jarraikortasunez; %71,38ak multikirolean eta %26,15ak bestelako kirol-elkarteren batean.

Eskola Kirolaren helburu orokorrak

  • Euskararen erabilera sustatu eta bermatzea.
  • Kirolaren eta jarduera fisikoaren balioak zabalduko dituen kultura sustatzea.
  • Elkarbizitza sustatzea: gure kirol-taldeek ikastola ordezkatzen duten heinean, txikitatik landuko ditugu autoestima eta autokonfiantza balioak, eta baita egoera desberdinetan agertu beharreko jarrerak ere: emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna; tolerantzia; integrazioa; aniztasuna; elkartasuna; kiroltasuna; epaileei zein beste taldeetako jokalariei erakutsi beharreko errespetua; joko garbiaren balioa; norberaren erantzukizuna eta konpromisoa; joko-arauekiko begirunea…

Taldeen argazkiak

        

        

        

        

        

[Gurasoak] Joko garbiaren dekalogoa

          1. Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere. Umeek jolasten dute ondo pasatzeko.

          2. Txalotu itzazu parte hartzaile guztien ahaleginak. Emaitza ez da garrantzitsuena.

          3. Ez iezaiezu haserre egin hutsegiteengatik, ikasten ari dira-eta. Diozun guztia positiboa izan dadila.

          4. Azal ezazu jardueran parte hartzen duten guztienganako begirunea (ikasleak, entrenatzaileak, arbitroak, gainerako guraso eta ikusleak…).

          5. Eman umeei jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna.

          6. Errespeta itzazu epaileen erabakiak eta anima itzazu umeak hori egitera eta ezarritako araudiaren arabera jokatzera.

          7. Baztertu indarkeria eta jarrera desegokiak.

          8. Jarduerari amaitzean, balora ezazu bakoitzaren hobekuntza, ez lortutako emaitza.

          9. Ahalegindu ikusleek arau hauek bete ditzaten, jarduera guztientzat onuragarria izan dadin.

          10. Zure portaera eredua izango da zure seme-alabentzat.